“LGTBI kolektiboak Oinarrizko Errenta Unibertsalaren alde» adierazpena
2020 urtean, LGTBI Harrotasunari salbuespenezko egoera batean aurre egingo diogu. COVID-19 pandemiak eragindako larrialdi sanitarioaren ondorioz, aurrekaririk gabeko krisi sozial eta ekonomikoa piztu da. Agerian geratu da krisi hirukoitz honek hilabetetan zehar ekonomia geldiaraztera behartu duela, bizitza babesteko eta lehenesteko, eta neoliberalismoari eusten dioten zutabe garrantzitsuen erorketaren hasieran gaudela, komuna, publikoa eta elkartasuna balioetsiz. Pandemiak desmuntatu du, baliabide ekonomikoak eskuratzeko modu posible eta legitimo bakarra soldatapeko enplegua dela sinestea: ABEEak edo Bizi Gutxieneko Diru-sarrera bezalako neurriek gauza bat bestearengandik bereizi egin dute. Hala ere, aldi berean, beste jende asko babesik gabe eta arriskuan geratu da, beren diru-sarreren oinarriak erori zirelako eta ezin izan zutelako laguntza horiek eskuratu.
LGTBI mugimendu bezala, beti aldarrikatu dugu izateko eta existitzeko dugun eskubidea. Horixe izan zen gure leloa Harrotasunaren lehen manifestazioan, Bartzelonan, 1977an. Hala ere, sistema kapitalista honek, bidegabekeriarekin hertsiki lotuak, ez du bermatzen gure existentzia duintasun-baldintzetan. Herrialde batzuetan, izan ere, ez dira gure bizitzak bermatzen: heriotza-zigorra LGTBI pertsonentzat, emakume transen bizi-itxaropena Latinoamerikan (35 urte inguru) edo LGBTI pertsonen bizi-itxaropena mundu mailan (44 urte), dira adibide batzuk.
COVIDen krisiak larriagotutako gizarte-emergentziaren testuinguruan, ugaritu egin dira ABEE-ak edo gizarte-laguntzak jaso ezin izan dituzten pertsonak, beltzean lan egiten duten langileak direlako eta/edo beste administrazio-baldintza batzuk betetzeko aukerarik ez dutelako. Trans kolektiboaren % 85ek egiturazko langabezia du, eta askotan prostituzioan lan egitera behartuta daude. Hori gertatzen da, halaber, «irregulartasun» egoeran eta gizarte-bazterketa egoeran dauden LGTBI migratzaile guztiekin. Hori gertatzen da diskriminazio LGTBIfobikoaren ondorioz beren lanetatik kanporatuak izan diren pertsona guztiekin, edo egoera horietan jarraitu eta beren sexu-orientazioa edo genero-identitatea ezkutatu behar izan duten pertsonekin (Espainiako 10 LGTBI pertsonatik 6). Emantzipatu ezin diren eta errespetatzen ez dituzten etxeetan bizi behar diren gazteen kasua adibidez, edo LGTBI adingabeak, familia LGBTIfobikoekin konfinamendua igaro behar izan dutenak eta, orain, Bizi Gutxieneko Diru-sarrera bezalako neurrietatik kanpo geratu direnak. Izan ere, ezin dugu inor atzean utzi, ezta LGTBI kolektiboa ere.
Horregatik, uste dugu, LGTBI mugimendu bezala, gure oinarrizko beharrak aseta izatea bermatuko duen neurri hau erreklamatzeko garaia dela. Gureak ez ezik, herritar guztienak ere bai, emakumeentzat, adingabeentzat eta gizarte-kolektiboentzat bereziki eskuragarri bihurtuz. Oinarrizko Errenta, mugimendu feministako kideek aldarrikatu duten genero-ikuspegi garbiarekin, bizitzari eusteko beharrezkoa dena bermatuko duena, gure bizitzak egiten jarraitu ahal izateko denbora libratuko diguna, eta indibiduala, unibertsala eta baldintzarik gabea izango dena. Neurri horren premiazko inplementazioak, etxebizitza eta elikagaia bermatzeaz gain, lan-diskriminazio LGBTIfobiko egoerekin amaitzeko aukera ere bermatuko liguke, baita familia-eremuko indarkeria-egoeretatik edo bikotearen barruko indarkeria-egoeretatik irteteko aukera ere, eta gehiegikeriazko lan-baldintza prekarioak edo iraingarriak jasan beharrik ez izatea, kaleratzeko edo ekonomikoki eta sozialki baztertzeko beldurrez. Ez dago Harrotasunik esplotatuta bagaude.
Beraz, Oinarrizko Errenta Unibertsalak zenbait lurraldetan Gutxieneko Errentak oztopo-lasterketa bihurtzen dituzten oztopo burokratikorik ez izatea, ezta bizikidetza-unitateak erreferentziatzat hartzen duen joera familizentrikoarekin ere, eta LGTBI pertsonok jasaten ditugun botere-harreman desberdinak alde batera uztea eskatzen duten ahotsekin bat egiten dugu. Ezinbestekoa da unibertsaltasun hori benetakoa izatea, bazterketa-irizpiderik gabe, guztiengana irits dadin, baita migratzaileengana ere. Berreraiki dezagun aberastasuna mundu bidezkoagoa, feministagoa eta askotarikoagoa eraikitzeko!
Justizia sozialaren, elkartasunaren, existentziarako eskubidearen eta diskriminazioen aurkako borrokaren alde: oinarrizko errenta unibertsala!
¡Adhiérete al manifiesto!: